2011/08/31

LAS MUSAS

"... Si las ves por ahí, dales mi dirección,
calle Soledad, sin vistas al mar, donde nunca pega el sol..."

ESKERRIK ASKO!

Sobran las explicaciones... cada uno de vosotros sabéis porque os merecéis mil gracias de corazón:
Especialmente a vosotros Aita, Ama, "Agüela", Leyre, Ibon, Aimartxi, Nicol... sé lo que habéis sufrido y he sentido lo que me habéis apoyado en cada una de vuestras palabras, vuestros gestos y también en vuestros silencios. Os quiero.
Kabre, Jokin... miradas complices, silencios, palabras escasas que dicen mucho, apoyo y sentimiento, partidos dándo el 100% llevándome a la evasión, cañas incomodas, cañas a deshora, cañas amigas... Un abrazote.
Deni, escucha, razón, paciencia, apoyo, cercana lejanía, sentimiento... Nunca nadie estando tan lejos había estado tan cerca, muxukaak!!!
También vosotros Arri, Luisiño, Susana, Helen, Enara, Mari Mar, Junkal, Naiara.
Eta han, mugaren beste aldean, laguntza eta gertutasuna eskaini duzuen eta eskaintzen jarraituko duzuen guzti guztiei. Han egonda, Izarori laguntza eskainita, ni ere lagunduta sentitzen naiz:
Ana. berez ez  zaude mugaren beste aldean, baina, han, hemen edo edozein lekutan egon, ezinbestekoa. Si dicen que los buenos amigos se conocen en los malos momentos, tú debes de ser la mejor de las amigas posibles. Eskerrik asko egitan barru barrutik.
Jose Mari, Mari Ángeles, Eneko, Raquel, Amama... Sentimentua zarete oso osorik, erabateko maitasuna. Bihotzean betirako.
Alazne... besarkada handi bat, handi, handi bat. Hitzak soberan. Gainera egoera honetatik aparte berezia zara niretzat. Mila esker eta baita zuri ere Patxi.
Junkal... hain gertu hain urrun. Laguna. Horixe bai, laguna. Alberto, Iñigo, Fernando, Izaroren ikasleak...
Iraide eta Jesus, Irune, Aitziber, Jasone, Idurre, Willy, Arantza eta Amaia, Maria Asún, Mari Tere...
Eta baita isiltasunean iskutatuta laguntzen ari zareten guztiei.
Eta Izaro, zuri eskerrik asko ez, pertsona berezi horietako bat zarelako, eskerrik asko eta barkatu niregatik merezi ez duten horietako bat baina jakin zure laguntasuna ere sentitzen dudala.
Maitte zaittut!

2011/08/29

DOMINGO ASTROMÁNTICO


"...Te deslizas como si fueras de viento
y al contacto con mis dedos
te desvanecieras..."

ILUNTASUNAREN BAKARDADEAN

Zeinek esan behar zidan niri goizeko bostetan pantaila baten aurrean egon beharko nintzenik, hartz lotia lo egin ezinik... sinistezina. Bidea aurrera darrai eta gaur, orain, inoiz baino bakartiago eta azkeneko hilabetean bezain iluna. Ez dakit gainera ez naizen galdu, askotan eman ditut atzera pausuak baina orain iruditzen zait galdu egin naizela, ez dakidala aurrera edo atzera nihoan edo oraindik okerrago, bide onetik noan edo ez.

Agur asko bizi izan ditut azkeneko hiru astetan, gehiegi. Uste dut ezingo dudala ahaztu inoiz orain arte bizi izandako gogorrena; han bere herrian, geltokian, autobus geltokia baino gehiago denboraren geltokia izan zen horretan, erloju guztien orratzak geldiarazi zituen besarkada sentikor bat eta gero, atea ireki eta aldendu zen nitaz, etxean zituen arropa zaharrenekin baina beti bezain guapa, txuriz jantzita, bai. Eta hantxe, maldan gora joan zen nik kontrako bidea hartzen nuen bitartean. Oraindik ere hemen, nire begien aurrean ikusten dut behin eta berriro, lausotuta hori bai, malko-jauzi baten atzean egongo balitz bezala, burua biratuz atzeraka, niregana begiratuz, beldurtuta, izututa... Norbaitek ez badu horrelakorik merezi bera da.
Baina gaurkoa... gaurkoa ezberdina izan da, gaur behin eta berriz atzeraka begiratzen dabilena neu naiz. Niretzat agur bat baino gehiago izan da, ikusi arte bat iluntasun honetan itsu egonda. Poztasuna eragin didan bere aurrera pausua, goibeltasunean murgildu nauean nire galera.

2011/08/27

...ETA AZKENAK HASIERA


"... Maitte duen bihotz baten
mina zeinen ederra den...
bizirik sentiarazten egiak...
munduratuko naiz berriz,
lehenetik dena berrasmatzera,
Zugatik, nigatik..."

ILARGIA BETI ILARGI

Paradisutik auskalo nora… Malkoen baitan badihoazte zortzi urte ezin hobeak, masailetik irristatuz badoa poztasuna azala bera markatuz lurrarekin jo arte eta bertan lehertuz. Negar tanta lurrinduko da, desagertuko da, eta poztasuna?
Atsekabea neure baitan, maitasuna, sentimendurik ederrena, galtzearen ondorioa, nik eragindako ondorioa. Min handia, handiena baina prest egongo nintzake min gehiago eta handiagua oraindik sentitzeko berriz ere bizitako poztasunak berdin berdin, igual igual sentitzeko.
Bidea egitea ez da erreza, eta hare gehiago bidea neuk markatu badut eta zihurtasunik gabe. Askotan galdetzen dut neure buruari ez ote naizen konfunditu pauso hauek emanez, bihotz handienetik poliki poliki aldenduz, eta agian inoiz ez diot galdera horri erantzuna emango edo agian ematen diodanean berandu da. Auskalo nora, auskalo zer…
Pausoz pauso aurrera, poliki, mantso, batzutan atzera pausoren bat emanez, baina bidea eginez hala ere. Lainotuta, “solete” ikusten uzten ez dizkidaten hodeiez inguratuta eta gauez desagertzen direnak galdu dudan ilargia begiratu ahal izateko. Galdu arren, eskuetatik ihes egiten utzi arren, ura harrapatzera zoazenean bezala, ilargia beti ilargi.
Eta ez, ez ditut onartzen eskerrak, ez ditut merezi barkamenak… "¡¿qué gracias y qué perdón?! ¡tú no me tienes que dar las gracias ni pedir perdón!" zeinen errez ahazten dudan... zeinen errez gogoratzen dudan egitan garrantzia duena. Sentimenduen eraginez munduan badaude pertsona batzuk "eskerrik asko" edo "barkatu" esatea debekatuta eduki beharko luketeena beste pertsona zehatz batzuei, berez eskerrak eta barkamena aldez aurretik emana daukatelako, bere elkarrekiko sentimentuen baitan dauedelako sartuta. Ilargiak eta eguzkia horietako bi izaki dira. Paridisuan zortzi urte hauengatik, eskerrik ez, barkamena gutxiago, irrifar bat baizik. Inoiz ikusi ez dudan irrifarrerik politena, maitagarriena, bizirik iraun behar duen irrifarrea.
Eta orain etorkizuna... Ez dut uste "Reincidentes" gauz askotako eredu oso ona direnik baina zeozer erakutsi badidate bada "Sin mirar atrás pero sin ganas de olvidar..." heldu da momentua, bai, ez begiratzeko une oro atzera, baina ahaztezina dena ez ahazteko ezinezkoa da eta. Helduko da momentua zeinetan oroitzapenak gogoratzea izango diren. Bai, zeinetan bizi izandakoa poztasunez biziko den eta ez minez orain gertatzen ari den bezala. Bai, zihur nago, bai... Helduko da momentua zeinetan oroitzapenak gogoratzea izango diren. Gogoratzea. Gogoa.
"... Sin mirar atrás pero sin ganas de olvidar,
Mucho corazón, falta de dirección,
en la soledad utopías para vencer,
te acompañara la imaginación,
mi ser..."