2011/08/27

ILARGIA BETI ILARGI

Paradisutik auskalo nora… Malkoen baitan badihoazte zortzi urte ezin hobeak, masailetik irristatuz badoa poztasuna azala bera markatuz lurrarekin jo arte eta bertan lehertuz. Negar tanta lurrinduko da, desagertuko da, eta poztasuna?
Atsekabea neure baitan, maitasuna, sentimendurik ederrena, galtzearen ondorioa, nik eragindako ondorioa. Min handia, handiena baina prest egongo nintzake min gehiago eta handiagua oraindik sentitzeko berriz ere bizitako poztasunak berdin berdin, igual igual sentitzeko.
Bidea egitea ez da erreza, eta hare gehiago bidea neuk markatu badut eta zihurtasunik gabe. Askotan galdetzen dut neure buruari ez ote naizen konfunditu pauso hauek emanez, bihotz handienetik poliki poliki aldenduz, eta agian inoiz ez diot galdera horri erantzuna emango edo agian ematen diodanean berandu da. Auskalo nora, auskalo zer…
Pausoz pauso aurrera, poliki, mantso, batzutan atzera pausoren bat emanez, baina bidea eginez hala ere. Lainotuta, “solete” ikusten uzten ez dizkidaten hodeiez inguratuta eta gauez desagertzen direnak galdu dudan ilargia begiratu ahal izateko. Galdu arren, eskuetatik ihes egiten utzi arren, ura harrapatzera zoazenean bezala, ilargia beti ilargi.
Eta ez, ez ditut onartzen eskerrak, ez ditut merezi barkamenak… "¡¿qué gracias y qué perdón?! ¡tú no me tienes que dar las gracias ni pedir perdón!" zeinen errez ahazten dudan... zeinen errez gogoratzen dudan egitan garrantzia duena. Sentimenduen eraginez munduan badaude pertsona batzuk "eskerrik asko" edo "barkatu" esatea debekatuta eduki beharko luketeena beste pertsona zehatz batzuei, berez eskerrak eta barkamena aldez aurretik emana daukatelako, bere elkarrekiko sentimentuen baitan dauedelako sartuta. Ilargiak eta eguzkia horietako bi izaki dira. Paridisuan zortzi urte hauengatik, eskerrik ez, barkamena gutxiago, irrifar bat baizik. Inoiz ikusi ez dudan irrifarrerik politena, maitagarriena, bizirik iraun behar duen irrifarrea.
Eta orain etorkizuna... Ez dut uste "Reincidentes" gauz askotako eredu oso ona direnik baina zeozer erakutsi badidate bada "Sin mirar atrás pero sin ganas de olvidar..." heldu da momentua, bai, ez begiratzeko une oro atzera, baina ahaztezina dena ez ahazteko ezinezkoa da eta. Helduko da momentua zeinetan oroitzapenak gogoratzea izango diren. Bai, zeinetan bizi izandakoa poztasunez biziko den eta ez minez orain gertatzen ari den bezala. Bai, zihur nago, bai... Helduko da momentua zeinetan oroitzapenak gogoratzea izango diren. Gogoratzea. Gogoa.
"... Sin mirar atrás pero sin ganas de olvidar,
Mucho corazón, falta de dirección,
en la soledad utopías para vencer,
te acompañara la imaginación,
mi ser..."

No hay comentarios:

Publicar un comentario