Ez da lehenengo aldia izango eta espero dut ere azkena ere ez izatea, zeinetan nire "Orbi"-k poztasunaren bidea erakusten didan. Zenbatetan gerturatu nauen munduko iskin ezkutu, ezezagun zoragarrietara, baina oraingo honetan ez, oraingoan "etxera" eraman zidan besteak bezain liluragarri diren parajeetara, Oiartzunera. Bertako herriko plazara bostgarren Aiako Harria BTT Maratoian parte hartzeko.
Era guztitako bideak aurkitu nituen bizikleta gainean eman nituen ia bi orduetan: hasiera bide on ta maldagoratsuak, harriz beteriko bide zabalak, bidezidor estuak, bai lehorrak nola urez betetakoak, pista zabalak, meharrak, sustriez betatakoak, lisoak, jeitsiera arriskutsuak, bide ere ez zirenak, belarra besterik ez... Azken finean era guztitako kaminoak baina helmuga bakar bat zutenak: poztasuna eta handia izatearen sentsazioa.
Azkenaldian egunak eduki ditut, boladak, uneak. Zenbaitetan ez naiz batere ondo sentitu, beste batzutan kilo-kolo, galduta zenbaitetan, lekutik kanpo, arraro askotan, besterik gabe gehiegitan... baina sentsazio paregabeekin aurkitu naiz beti bizikleta gainean nire burua aurkitu dudanean. Galtzailetzat aurkezten dut nire burua, eta harro gainera, horregatik agian garaipen bat lortzen dudanean arrakasta dena baino handiagoa sentitzen dut. Inor baino pozago sentitzen naiz. Garaile guztiz.
Lasterketa batean irabaztera ateratzea bakarrik, lorpen haundia izan zen, lehengo hamarren artean (zazpigarren) geratzea, nire "kirol-bizitzan" izandako garaipen handienetako bat.
https://www.kirolprobak.com/clasificacion.php?id=604
https://www.kirolprobak.com/clasificacion.php?id=604
No hay comentarios:
Publicar un comentario