Izandakoaz, garenaz, izan gaitezkeenaz edo inoiz izango ez dena... bada, dena.
"Zaharrak berri". "Nothing changes, everything flows".Esaldiak, besterik ez, ideia horren inguruan azkenaldian pasa izan zaizkidanak begien aurretik, belarri ondotik, hain garrantzitsuak diren horien ezpainetatik aterata. Eta modu batera edo bestera arrazoi ez zaie falta. Ez dakit kontrajarriak diren ideiak ez ote diren, seguraski bai, baina agian horregatik ere arrazoiz beteta daude.
Zaharrak, inoiz aldatu ez diren horiek, badira eta egon daitezela kasu gehienetan. Gaur oraindik ere, ametsak jarraitzen dute irrifarrak margotzen eta sentimenduen jarraitzailea banaiz oraindik ere. Arraroa izaten segitzen dut, ez dakidana da horrek eramaten nauen berezia ez izatera edo, hain zuzen, "berexiago" egiten ote nauen.
Kirolerako eta kirolagatik bizi naiz orain ere eta horrek, nire ilusio ezkutuak agerian uzten ditu garai batean bezala.
Era berean, horiek, zuek, hor jarraitzen duzue eta horregatik jarraitzen dut izaten naizena, zuek ere bazaretelako. Eta nire burua beharko nukeena baino gehiago zigortzeari ez diot utzi oraindik...
"Zaharrak zahar", "Nothing changes, everything is".
Berriak, bizitzak emandako ageriko edo ezkutuko jario horiek, jakina, ere badira, eta egon daitezela hauek ere zenbait egoeratan. Ez naiz gogoratzen noiz izan nuen bost minutu baino gehiagoko nire azkeneko dutxa, harrikoa egiten berrikasten nabil (noizbait ikasi banuen...), norbaitek nire taza kuttunak tokiz edo posizioz aldatzen badizkit segituan konturatzen naiz eta bere "onera" eramaten dut (berriz ere arraro-berezi betiko ditxosozko dikotomia hori).
Oso maiz, lehenengoa izan naiz esaten "behar dut" esan beharrean, "nahi dut" esatea hobea badela, bizitzari aurre egin beharrean, bizitza egiteko modu bat dela ideia eta ekintza den hori. Ba hara nolakoak diren guazak, beharrean aurkitu dut askotan nahia eta ondorioz irrifar kutsakor horiek, harritzekoa bada ere.
Azkenaldiko sasoi honetan ere, bizitza-eskolan saio ugari egin ditut, era intentsiboan zenbait kasutan, eta horregatik agian horma eraikitzaile trebea bihurtzen hasia naiz eta kinielari fina "X"-k jartzen laukitxo eta kopeta gehiegitan, batez ere errege aurpegia duten borobiltxo disdiratsu ete paper koloretsu horiek irabaztearren, etika galdu duten horietan. Nik ordea, hain itxita izan dudan itzulapikoareen atzeko zuloa gero eta irekiagoa daukat, ea txanponak sartzen ote diren, baina ematen duenez, itsulapikoa izateko ere txerriegia omen naiz.
"Berriak berri", "Everything changes, everything flows".
Argi dago beraz, horrelako idatzi nahasi eta kontraesankor hau bukatzeko, hastea hoberena badela: ...Izandakoaz, garenaz, izan gaitezkeenaz edo inoiz izango ez dena... bada, dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario