2013/03/13

BEGIRADA ERDIA, IKUSMEN BIKOITZA


Begirada erdia eduki arren, ikusmen bikoitza izan daiteke. Ondoan ondokoak sentitzeak goxotasun puntu magiko berezi horretara eramaten zaitu, irrifar ugariren kutsadura on bakarra eta soila, irri egitera bultzatzen zaitu, besarkadak, zurekiko desirak, besteen estimua, gogoa... eta geldotasuna, urruntasuna, hutsa  egoetearen ez egona... 

Iluntasunean dena argiago ikusteko aukera izaten da zenbaitetan. Ihesi doan ardi larruz dabilen ipuineko otso-gizon txintxoa bezala begi bakarra itota utzita, hatzamarrik gabe baina pozik. Bakarrik, edo agian ez, baina pozik, gertutasun unerik gabe, goxotasun momenturik gabe, edo agian ez, baina pozik, edo agian ez...

Irribarreak, noski, ez du gezurrik esaten, baina agian alaitasun dosi baten ondoren, elurretan jolasten dabiltzan haur arduragabeen ondorioak jasotzeko unea da, begi bat itxita egun pare bat iluntasunean bizi, dena argiago ikusteko nahiarekin eta ondoren, oraindik gogo gehiagorekin ere, argiak pizteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario