2013/04/26

ACHIEVED ORBI ELURRETAN

"Aurten berriro ere elurra hain gertu ikusteak amets berriak piztu dizkit. Bianditzera joan eta bertan bizikleta baten gurpil aztarnak ikustea, nereak ere bertan egotearekin amestea eragin zuen..."
Eta iazko aurten, aurtengo aurten baita bihurtu ere, lehengo urteko amets jadanik zaharrak, urte honetako errealitate berriak bihurtuz.


ACHIEVED ROTA VIZANTINA

"More than two steps to freedom..." not just physically.



ACHAIVED TRAVESIA

"Zerumuga zeharkatzea utopia bat ote... errealitatea bihurtzea ametsa ordea. Amets horri helduta, igeriketari emandakoaren herena edo bueltatzeko ordua heldu dela uste dut..."
Eta baita heldu ere... Zerumuga zeharkatzea lortu nuen, eta hoberena ez zen izan muga hori gainditzea, baizik eta helmuga hareago doala jakitea..

MALDITA DULZURA


"...no quieres hablar del tiempo
aunque esté de nuestro lado
y hablas para no oirme
y bebes para no verme 
y yo callo y río y bebo...
... maldita dulzura la nuestra."

DENBORA, HITZAK, ETORKIZUNA

Irrifarrak eta aurpegi onak gustokoak badira, hori bai, denbora, hitzak eta etorkizunari lotuta badihoaz desira ere izan daitezke. Egi hutsak. Esandakoari, egindakoari gehitzeko egi borobilak. Agian jarraian idatziko dudan guztia, ez dauka inongo egitazko arrazoirik, agian ez, seguraski ez, uste dut ezetz. Baliteke atzean ezagutzen ez dudan baina susmatu dezakedan egia egotea, denborari eskainitako hitz horrek etorkizunean sentimenduaren adierazle izatea. Baliteke... 

Denboraren boterea aginduko balu bezala hartzen dugu askotan, baina ez gara konturatzen denborak berez ez duela agindurik, gu gara botere horren arduradunak. Guk ematen dugu denbora, guk eskaintzen dugu denbora; edo ez, berriro ere.

Aurrekoa egia bada, berdina esan genezake "danbora" hitza, "hitza" hitzarengatik aldatzen badugu. Berriz ere berbari eskaintzen diogu boterea, berez, pertsonon indarra, ardura, denean, eta zer esanik ez hitzari eskaintzen diogunean boterea berbarik esan gabe, isiltasunari eskaintzen honen tokia. Bikoiztu egiten dela indarra esan dezaket gaur. 

Dena dela, etorkizunari eskeini diot nik boterea batzutan ere eta zalantzarik ez dago etorkizun hori norberaren eskuetan egon daitekeela neurri handi batean. Hori bai, ni mutila izanda ere, kankailu bat, Javik, nire txikitako entrenatzaileak zioen bezala, esku txikiak ditut... Dena dela, bertan sartu izan dena, abian jarri dut, abiatu nahi ez izana jadanik ez dago nire besoen muturretan.