Irrifarrak eta aurpegi onak gustokoak badira, hori bai, denbora, hitzak eta etorkizunari lotuta badihoaz desira ere izan daitezke. Egi hutsak. Esandakoari, egindakoari gehitzeko egi borobilak. Agian jarraian idatziko dudan guztia, ez dauka inongo egitazko arrazoirik, agian ez, seguraski ez, uste dut ezetz. Baliteke atzean ezagutzen ez dudan baina susmatu dezakedan egia egotea, denborari eskainitako hitz horrek etorkizunean sentimenduaren adierazle izatea. Baliteke...
Denboraren boterea aginduko balu bezala hartzen dugu askotan, baina ez gara konturatzen denborak berez ez duela agindurik, gu gara botere horren arduradunak. Guk ematen dugu denbora, guk eskaintzen dugu denbora; edo ez, berriro ere.
Aurrekoa egia bada, berdina esan genezake "danbora" hitza, "hitza" hitzarengatik aldatzen badugu. Berriz ere berbari eskaintzen diogu boterea, berez, pertsonon indarra, ardura, denean, eta zer esanik ez hitzari eskaintzen diogunean boterea berbarik esan gabe, isiltasunari eskaintzen honen tokia. Bikoiztu egiten dela indarra esan dezaket gaur.
Dena dela, etorkizunari eskeini diot nik boterea batzutan ere eta zalantzarik ez dago etorkizun hori norberaren eskuetan egon daitekeela neurri handi batean. Hori bai, ni mutila izanda ere, kankailu bat, Javik, nire txikitako entrenatzaileak zioen bezala, esku txikiak ditut... Dena dela, bertan sartu izan dena, abian jarri dut, abiatu nahi ez izana jadanik ez dago nire besoen muturretan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario