Ahaztuen olerkiaren barruan aurkitu nituen nire inizialak, nire poesian ordea pasatakoak bai, baina ahantzitakoak ez.
Gaueko argiak itzaltzean pizten ziren hitzak, noizbehinka besterik ez dituzte itzalak sortzen jada eta hor ni naiz errudun.
Gustokoak ez ziren notak jotzen zuen musikari distortsionatua jo zuen bai eta ni hantxe prest bera entzuteko, baina inor ez abesti perfektuak kantatzen dituen abeslaria aditzeko.
Momentu txarretan ezagutzen omen dira pertsonak, eta nire ustez onetan zein erdipurdikotan ere, baina hala bada bi norabideetan ezagutzen dira gizakiak, eta horra hor nire etsipena, axolagabetasunez ederki jantzitako etsi-pena.
Ekialdeko haizeez eramandako historiak ere bertan dira, inoiz heldu ez den gero arte batekin agurtu zirenak, eta inongo konplikaziorik nahi ez zutenak baina badaezpada besteengan zailtasunak uzten erreztasuna erakutsi zutenak. Besarkada efektu bat ote ala modan omen dagoen bipolaritatearen errua besterik ez...
Eta zeresanik ez desagertutako ilusioez, herbereetan galduko ziren agian edo bapateko jeitsialdi berezi horren azpian iskutatuta egongo dira edo utopiak portzentualki banatzen dituen homeopata baten kontsultan... edo agian ez dira desagertu... auskalo, baina hauxe da orain eta hemen nire errealitatea.
"... Hirugarrenek amestu besterik ez dute egiten".
No hay comentarios:
Publicar un comentario