2015/06/07

HEGAN EGITEN

Uneko bizipenek markatzen dute bai edo bai beste edozerren gainetik norbanakoaren egoera. Ezin ukatu bizi izandakoak bere garrantzia badutela eta askotan esan ohi dudan bezela, ez ditut begiratu nahi baina ahaztu ere ez eta etorkizunekoak, nahiz eta izan oraindik behintzat ez dira, beraz kontutan izan baina ezin ukatu orain egiten denaren ondorio besterik ez direla izango. Eta hortan aurkitzen dut orain neure burua, bat-batekotasunean. 

Egoera guzti hauen metafora bezala, askotan argia erabili izan dut eta gaurkoan ere harengana jotzen dut eklipse moduan adierazteko sentitzen dudana, zihurtatu ahal izateko zenbateko itzala ematen duen hainbeste argi erretzean, San Juan bezpera honetan, egunak hain luze eta eder diren aste hauetan.

Aldaketa nabaria hegan egiteko aukera ematen duen askatasunarena, norbera berezi horrekin eta hain apartekoak diren horiekin ere konektatzeko eta gozatzeko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario