2016/09/13

ZUMAIAKO TRIATLOI HERRIKOIA 2016


Laugarren urtez Zumaiko ranpa horretan igeri egin baino, borrokatzeko prest, gainontzeko triatletekin eta batez ere neure mugekin. Lasterketa ederra eta oso ongi antolatutakoa, "alaitasuna" merezi duena eta baita disfrutatzea ere.

Igeriketa saio egokia, beste munduko lanik egin gabe, bizikleta gainean arin, gogotsu hasieratik eta zertxobait nekatuagoa bukaera aldean eta korrika saio ona orain arteko marka hoberenarekin bukatzeko: 00:42:28 

Igeri egitea, bizikletan ibiltzea, korrikan egitea... Igeri egitea, bizikletan egitea, korrikan egitea baino askoz gehiago delako, barne indarrek, kanpo indarra bihurtzen direnean, mugak haustea egi izan daitekeelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario