Neuk ere esan dut behin baino gehiagotan zehozer galdu arte, ez zarela konturatzen bere balioaz. Aste honetan bertan irakurri dut esaldi horrek esanahi sakonago eta zorrotzago bat duela, hots, beti dakigula daukagunaren garrantzia, baina ez dugula uste galtzeko arriskua dagoenik; Nik uste perpaus biek bere arrazoia dutela, ez diet inolaz ere kenduko, baina beste adiera bat gehitu nahi dut gaur: Zoriontasunaren zati handi bat, daukazunaren balorea ezagutzean, sentitzean dago.
Hori dela eta dakidana zera da, Ona zarela. Esaldi simplea: Ona zara. Ezagutzen dudan pertsonarik onena zara, eta hori gauza handia da, jende on ugari ez dudalako ezagutzen baina ezagutzen ditudan gutxi horiek oso onak dira. Oso, oso onak. Inorrek ez dit lagundu zuk lagundu didazun, laguntzen didazun bezala. Behar zaitudanean hortxe zaude beti.
Ona izatea esaldi bakuna baldin bada, ez dira askoz ere konplexuagoak hurrengo bi hitzak: Jatorra zara. Beti gustatu izan zait izenondo hori "jatorra", esan daitekeen hitz ederrenetako bat, baina ozenki erratea polita baldin bada, izatea eta ondorioz sentitzea, oraindik eta politago.
Jende askorentzat, zarena bazara, hau da, sentimentua zara. Bazara munduan existitzen zarelako baina bazara beste zenbaitentzat ere, sentiarazten gaituzulako, sentitzen zaitugulako, gugan zaudelako, gu egiten gaituzulako; eta besteentzat existitzen bazara, niretzat intentsidade handiagorakin, sentimendua izateaz gain, dagoen sentimendurik polittena baitzara, maitasuna. Maittia. Zuk irrifar egiten baldin baduzu, ilargia ateratzen da eta ez edonola, ilgoran asomatzen du bere burua mendien artean, zerua argituz, niri argia emanez.
Eta zaren guzti hori eta gehiago, ezagutzen dudan irrifar ederrenean gordetzen badakizu. Zainduzazu alaitasuna, zoriontasuna egiten duzun bezala beste guztioi kontagiatzeko. Irrifar hori inoiz ez galtzeko eta jakina, sekulan zu zeu zarena ez aldatzeko.
Gaur badakit, zoriontasunaren zati handi bat, daukazunaren balorea ezagutzean, sentitzean dago; eta ezagutzen, sentitzen, maitatzen dudan hori zu baldin bazara, zoriontasuna zihurtatuta dago. Izan zaitez zoriontsu. Zorionak!
Maitxia, oso politxe idatzi doztazun dana, egitan, bihotz barrenera arte heldu iata. Idazten dozun danien zu ere reflejatua zaude, zu ere oso ona zea eta oso jatorra...
ResponderEliminarZu maitatzen zaitzuten moduen ez dot inor maitatu, zurekiko sentitzen dotena oso oso oso berezixe da, eta uda aurretik aprexiatzen banun zurekin egotea orain gehio, nik ere sentitu naban zozer galtziek eragiten dauen miña, baina bihotz bihotzetik esaten dotzut, orain sortzen doztazun poztasune, hilabete hoietan izandako mina baino askoz handiagoa dala...
Andoni pila bat maitxe zaitzut!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!