Apirila badoa aurrera, bere egunak agortzen doaz, eta hil honetan atzean gelditu direnak denak izan dute itxura bera: Grisak, hezeak, hotzak, euritsuak...
Oinez noa kale estu eta ilun batetik, dana bustita dago baita neuk ere. Pauso bakoitza entzuten da, nire botek zarata egiten dute zapaltzen duten ur-putzu bakoitzean, bertan zegoen irudia hautsiz, zabaltzen doazen zentrokideak diren zirkuluak osatzen itsaskara baten epizentroa balira bezala.
Agian hobe da gelditzea. Erabat bustita nagoela konturatzea, aterkirik ez dudala. Ileak, aurpegia, arropa mela-mela eginda dagoela konturatzea. behera begiratzea ur putzua zapaldu gabe eta bertan ispilu bat balitz bezala, ni neu ikustea, nire aurpegia...
Grisa, hezea, hotza, euritsua... Izatearen islada agian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario