2012/06/17

HURA NAHI DIZUT EKARRI

Batzuetan oraina iraganera eramaten zaitu, momentu zehatz honetan bizitakoa aspaldiko edo ez hain aspaldiko garaietara bidaiatzea eragiten du. Eser zaitezke eserleku batean orain, momentu honetan eta sentitu hamar urte gazteago zarela eta era berean bertan zaudela, orain baina lehen, gaur baina herenegun...
Zenbat sentimendu iskatatu ateratzen dira azalera ileak puntan jarriz, zenbait oraitzapen berriz ere errealitate bihurtzen, auskalo zenbat emozio eta desira berreskuratuak.
Hori bai, orduko izaki guztiak orain ez daude, baten bat falta, perfekzioa lehenaldian geratu zen, oraingoari ordukoaren islada utziz, baina oraitzapenean izaki hori, horiek, ere badaude, sentimenduan badaude.
... Sentimenduak... horixe... Sentimenduak. Hauek dauden bitartean bizirik jarraitzen dugu. Eta hori dela eta hainbat min, hainbat denbora galtzaile izan arren, izaera, dena, bizirik jarratizen du. Sentimendua bizirik.
Batzuetan oraina iraganera eramaten zaitu, batzutan, zergatik ez, etorkizunera ere.


No hay comentarios:

Publicar un comentario