2012/07/26

BIDAIA

Bizitzak ematen dituen bueltak etengabekoak omen direlako bizitza aurrera darrai, onerako zein txarrerako...
Dikotomia horren ikuspegia aldakorra dela diote, ez bakarrik begiratzen duen pertsonaren araberakoa, baita pertsona beraren momentu ezberdinak ematen direnean, Une batean egoera bera txuri ikus daiteke eta handik oso gutxira erabat beltz.  Niri berdina gertatzen zait orain, etapa honetan, zahar-berria baden egoera honetan, edalontzia erdi hutsik ikusten dudala noizbehinka eta beste hainbestetan gainezka egiteko zorian.
Argi daukadana, egoera hau bere osotasunean positiboa dela, naizenaren seinale, sentitzen dudanaren seinale... "Siento luego existo" sasijakintsu hark zioen bezala. Kontrako egoera, erabat negatiboa liratekeena ez zen izango gaizki, kopetilun, triste egotea, ez; kontrakoa axolagabetasunean erortzea izango zen, pasibitatean murgiltzea.
Heldu da garaia oraina sentitzen jarraitzeko bere belztasun zein txurikeriekin eta  iragana lehenago berandu baino, gaurtik, esango nuke jadanik, era positiboan ikusteko noizbaiten kontrakoa iruditu bazait ere. Horrela, berez, etorkizun pozgarri bat helduko zait, lortuko dugu.

Eta hau esanda, behingoz ni neu aurkitzeko ordua heldu dela argi eta garbi ikusten dut, bidaia hasteko unea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario