2013/09/28

ERRENTERIA POR LA PAZ Y CONVIVENCIA

WAKE ME UP WHEN SEPTEMBER ENDS


"... Wake me up when september ends!"

IRAILAZ GAIN

Iratzeak azaldu dira berriz ere eguzki izpi luze eta zabalei hurrengora arte esanez. Heldu zaigu Iraila eta berarekin udazkena eta beste hainbat gauza eta egoera.

Ailegatu dira "mounstruo" zahar-berriak, gehienak maitagarriak, bi, hiru, edo hogeita hamar ez hainbeste, baina gehienak bai. Hasieratik udara bukatua zegoela demostratzeko nahi eta ekintzekin azaldu dira gainera. Hara hona borrokak berrezagutzeko aukera aparta, hain altu igo eta era berean hain baju erortzearen ondorioak, hormonak binbili-bonbolo paseatzeko unea eta argiak ez direla bakarrik erortzen ondorioztatzeko momentua (oraingo honetan metafora beste baterako utziko dugu).

Irailak ere, izar txuri disdiratsu eta urdin ederrez betetako ametsak, lainotu eta difuminatu egin daitezkeelaz ohartarazi gaitu. Lehoi buru izatetik gentozen eta orain ematen du ez dakigula zer garen, isatsa, xagu-buru hala bertigoa duen lepoluze horietako bat.

Hil honetan, ezin ukatu, heldu dira irrifarrak ere, irrifar ederrak omen direnak, ederrenak seguraski, auskalo, ikusi ezin direlako, irakurri besterik ez, baina dena dela irrifarrak, poztasuna erakusten duten horietakoak, transmititu, kontagiatu baino gehiago berekoikeri pittin baten adierazle direnak, baina irrifarrak; mintzen duten galdera erretorikoz hornituta hori bai. Eta mingarriena ez da egoera, baizik eta oraindik ere mintzea. Ohitu beharra dago, ez da besterik gelditzen, horretara eta baita bihilabetero sortzen diren eztabaidetara ere. Sentitzen uztearen zeharkako ondorioak agian.

Sokatiran aritzeko hogeita hamar egun ere izan dira, zurekin edo zure kontra aritzeko unea, nirekin ala nire aurka egoteko momentuak. Kanpo gatazka zein barnekoa, kanpoko agenteen kontra eta baita barruko ideia ezberdinen artekoa, zoritxarrez gainera hau luzerako doa, bitartean ikasi eta ahal den heinean, disfruta dezagun norgehiagokaz. Eta sokatira ez da izan kirol bakarra, beste asko egon dira, baina arineketan ibiltzeak atsekabea sortzeko balio duela ere jakin banekien lehenagotik, ikaskuntza berria, errodatzeak ere eragin dezakeela ezintazun nazkagarrira heltzen izan da, hain zuzen ere.

Orain iskutatu den argia berreskuratzeko, mendian zehar ibiltzea tokatzen da, muinoz haratago, mugez haratago, ea Shambhala berrikusteko aukera sortzen den.

2013/09/21

II. ZUMAIAKO TRIATLOI HERRIKOIA


Berriz ere argiak pizteko nahi horretan, ni nire kontra, Zumaiako portuan kasu honetan, besokadak, pedaladak eta ahal diren urrats luzeenak emateko asmoarekin. Kontzentrazioa eta nire muskuluen egoera probokatzen duen urduritasuna nire baitan.
 
Igeriketarekin hasten gara, horrelako proba batean inoiz izan dudan irteerarik erosoenarekin, jendea gehien zegoen zonaldetik aldenduz, bizitzan bezela, nire bide propioa eginez, bizitzan bezela bakoitza berera joaten, bizitzan bezala norberaren tokia harrapatzeko nahian, askatunaren bila jakinda norberaren askatasuna bestearena hasten den tokian amaitzen dela. #Sportsofia berriz ere. Uretatik ateratzen naiz 7:43 segundutan, denbora ona eta postu hobea, 31.ena.
 
Nire abentura eta erronka maitale ordezkoa hartu eta bigarren sektorea ekitea tokatzen da. 10km malda handirik gabe, baina era berean ia une oro gora-behera doan bidetik Zumaiatik Oikinara. Sentsazio onak hasieratik, txirrindulariak aurreratuz eta gurpil egokiak hartuz aurrera tinko joateko. Joanean nire lasterketa eginez bueltakoan tropeltxo interesgarri batean iskutatuta, azkar, eroso eta neke handirik gabe. 20 minutu eta 34 segundutan berriz ere boxesen nago, bizikleta gainean 50. denborarik hoberena eginez, probako lehengo 40 en barruan egonda, amesteko ametsa egi bihurtuz...
 
Horixe bera besterik ez... amestearen ametsa, besterik ez eta hainbeste era berean. Hain gertu eta hain hurrun. hain ukigarria eta azkenean, esfumatuta, hatzamarren artean hartu nahi eta hutsaltzen den ura bezala. Pausoz-pauso aurrera, urratsez-urrats mina. Mina hankan eta okerragoa dena, samina nire baitan. Bizitzaren metáfora? #Sportsofia berriz ere? agian bai, agian ez, zeinek daki, hala izanez gero geratu daitekeen esperantza gozagarria korrikaldia itsasargira doala da, argiak berriz ere nire bidean. Bertan buelta eman, zerumugara hasperen eginez begiratu eta ez dagoen tokitik indarra hartuz puntumira kaian jarri, bertara 13 minuto eta 10 segundutan helduz. Korrika eginez 95.a, Denera 79.a 45 minututatik jeitsiz (44:49), inoiz egin dudan triatloirik azkarrena.
 
Amestearekin amestuz, baina ametsa egi bihurtu gabe, eta era berean, amesteak eragiten duen bidea eginez.

2013/09/06

VOY A ROMPER LAS VENTANAS


(Y así comenzó a sonar esta canción, bajo el calor fresco que se despedía de mí, con un pico rodeado de nieve convirtiéndolo en infranqueable cada vez más lejos en el espacio y quién sabe si más cerca en el tiempo, comenzaron a llover a cristales...)

 "Tal vez has pensado en renunciar,
yo aún no."

BEROA EGITEN ZUEN GARAIA

Eta etorri zen moduan, joan egin zaigu urteko urtarorik beroena eta argi gehien uzten diguna. Argiak eta honek eragindako itzalak ere. Sorosle izan nintzen garai haietan ederki ikasi nuen moduan guardasolan azpian egonda, itzaletan beraz, askoz hobeto ikusten da dena, argia dagoen tokian suertatzen ari den oro, eta gainera gardentasuna mantentzeko aukerak gehiago dira. Hau jakinda, uztailaren 4an bainujantzi gorriarekin, betaurreko beltzak eta flotagailu eder batekin aurre egin nion udarari eguzkitakoaren azpitik eta zerumugara begira berriz ere argiak pizteko ametsarekin. Orain atzera begiratzeko parada heldu da eta eskuratutako guztiaren zerrenda egitekoa:

Lortzeke dauden ametsak, zaharrak zein berriak. Agurrak, behin betiko agurrak, biziaren balioa eta norbera zein besteak sentitzerena. Laguntasuna, ilusio sortzeak, ondo tratatua sentitzearen ongizatea, adrenalina, barruko umearen azalaratzea. Eskuratutako irrifarrak. Abestiak. Ulertu ezin diren jarrerak, hiztunen isiltasun triste eta deigarriak, eskertzen diren interesak eta sumintzen dutenak. Pasioak, irabazten duen galtzailearen poztasun magikoa. Bortizkeria, errealitate gordinaren ezagutza hunkigarria, gehiago jakitearen nahia eta jakite horren nahi ez izana. Lau izatearen batasun berezia, mugak zabaltzearen handitasun txikia. Familia, sentimenduak, bizia ematen dutenen balioa, maitasuna, garrantzitsua, beharrezkoa izatearen onura. Tokiak, lekuak, hiriak, herriak, berriak zein ezagunak eta ezagutzeko ezagutu gabe gelditu direnak, hemen, han, galduta, aurkituta,  bakarrik eta hainbestekin.

Bukatu da sorosle lana jada, orain datorrena eta era berean joango dena udazkena baita. Korronteak markatzen du itsarorako bidea, zerumugara agian, argira behar bada ¿errezegia akaso? ¿Zorira etorkizuna uztea errezagoa oraindik? Auskalo, baina baten batek amore ematea pentsatu badu ni oraindik ez.