2013/12/27

AMESLARI INOZOA

Seguraski Olentzerori zehozer eskatu izan banio horixe bera izango zen nire eskaera, baina asko konfiatzen dut berarengan eta hori dela eta ez nion deus eskatu, bere esku utzi nuen dena, eta gaur, egun batzuk beranduago ez dakit ikazlari mozkor xamar jator horren lana izan ote zen edo inuxente eguna aurreratu nahi zuen Mari Domingi apetatsu batena.

Kontrakoa pentsatu arren ongi pentsatutako asmo aitormen berezi xamarra harengana bidali eta orduan hasi zen dena, hanka bat maindire azpien egonda jada. Dutxa azkar bat, lurrin pertsonala eta desirek sortzen duten irrifarra. Ok, dena prest. Bakoitzaren berri izan, hitzak, garagardotxo bat, bi, hiru, sei, irrifarrak, apostu bereziak, kanpora ateratzen diren alkandorak, dantzak, begiradak, laztanak, ilusioa, poztasuna... eta... eta anai bat, aita bat, eredugarria ez den hezkuntza, errurik ez duen amona, konzientzia karguak, ilargi ikustezina, ilargi bikoitza, ilargia? beldurra eta tristura. Dena zaku berean, lehergailu bikaina.

Iskanbilatik berriz isiltasunera, jadanik bi hankak ohe bakartian, auskalo noiz helduko den gero bat arte. Ameslari izaten jarraitu nahi dut, inozoa ez, baina ez dakit nola, azken finean lotsagabe izatearen ikastun xume bat besterik ez naiz. Tan solo un soñador que no desea más que convertir el pretérito imperfecto en el más perfecto de los futuros imperfectos.

No hay comentarios:

Publicar un comentario