2013/12/06

BIHOTZ BERDE MAGIKOA

Han iskutatuta aurkitzen da, gailurra jo eta jesitsiz gero sentitu dezakezu. Leku magikoa, hain gertuko eta era berean hain urrutiko paradisua, marroi ugari ezberdinez margotuta, orlegi tono guztiez beteta, urez gainezka, ipuineko etxetxoez apainduta. Zeinek esango luke hezi baten beste aldean, hainbestetan libertatea murriztu duten hezi horietako baten atzean, hainbesteko askatasuna aurkitzeko aukera badagoela. Laino tartean dagoen zulo euritsu eta era berean hain argitsua... Artikutza.

Baso artean zaudela, goroldioz inguraturik egonda, hosto marroieko alfombra amaitezina zapalduz edota balkoi natural horietako baten muturrean begiak betetzen dituen paraje ezin hobean erabat murgilduta aurkitzen baduzu zeure burua, ezin ukatu bihotzak nora eramaten zaituen, pertsonetara; Horixe, begi aurrean daukazun guzti hori, egia bihurtzea eragin duten norbanakoaren barruan dauden pertsona orok. Haiek, jakina, ez dute sortu begibistan dagoen paradisua, ez, baina beraiek eragin dute, eraiki dute, hura sentitzeko ahalmena.

Eta haritik tira eginez, ohartzen zara (letra larriz), sentitzen duzu (letra larriz ere), ahaztutako edo konturatu gabeko nahia eta desirak bertan daudela, ametsak bizirik dirautela, bihotza askotan, gehegitan, entzun ez arren, taupadaz-taupada bultza egiten zaitula, izatearen arrazoi nagusia badela. Kanpo handitadun horren barnean murgilduta, norbanakoaren barruko txikitasun handiak harrapatzen zaitu, besarkatzen zaitu, eta horixe da hain zuzen nahi duzuna, besarkada bat, behar duzun hitz horren soinua, ikustea desiratzen duzun irrifar imperfektu perfektua. Naturak sortutakoa ere pertsonok egiten dugulako handi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario