2014/04/29

DONOSTIAKO BINAKA AEK LASTERKETA

Argi zegoen lasterketa ezberdina zela. Beti egin izan dut korri ni helmuga bezala izanda: nire limiteak ezagutzeko, erronka berriak ezagutzeko, ni neu ezagutzeko... baina apirileko lehen igande hartan lehendabizikoz helburua, helmuga, ez zegoen nire baitan, baizik eta lasterketako nire bikotekidearengan. Hura gustora sentituz gero, ni ere hala sentituko nintzake, Irrifarra, poztasuna zan berriz ere helburu, baina ez nirea ordea. Nirea bere irriaren ondorioa, islada besterik ez zen izango.

Ematen duenez helburua lortu zen, helmugan eskuratutako argazkian horrela ematen du behintzat. Esperientzia polita, garai batean, hemen idatzi ez, baina planteatu nuen amets horietako bat ere "ametsaived". Edo ez... agian ez... ez dakit. 

Edozein lasterketaren aurretik musika jartzea gustatzen zait, motibagarria dena edo uneko musika, momentu horretan barruan daramadana. Aste horretan, "Vetusta-k"diskoa atera berri zuenez, ezin zen beste bat izan... Egia da ere blog honetan egiten ditudan sarrerei musika jartzea gustatzen zaidala, edo hobe esanda, letra melodikoa, nire barneko zarata hori... Dena dala, ez dakit oso ongi abestia sentimenduak ederki adierazten dituen honetan ere, edo abestia da momentua egi bihurtzen duena... ez dakit...

Hainbeste eten puntu, hainbeste "ez dakit"... agerian uzten dute hau ez dela blog honetako nire sarrerarik hoberena, agian horregatik hain ongi datorkio testu honi "La Deriva" kanta. Irrifarrak bai, abesti ederra ere bai, ilusioak, badago deriban esperantza, baina patuak ez, norberak har ditzala bere neurriak eta jakin ere irtenbide bat bilatu behar dela... 

Ni badaezpada Pragara noa...

No hay comentarios:

Publicar un comentario