2015/03/20

IRT FAMILIARRA

Beti esan dut lasterketak bereziak direla niretzat, korrika egitea ez dela bakarrik korrika egitea neure buruarentzat, baina azkenaldian esaera horri zentzu oraindik handiagoa ematen ari naizela iruditzen zait.

Hondarribin berriz ere egoteak, gogorarazi zidan bertan aurrera eramandako San Silbestrea, nire lehenengo igeriketa zeharkaldia eta batez ere egindako azkeneko trialoia eta baita lehenengoa izan zena ere. Kirola bizipen ezberdinei lotutako une bereziak. Kirola bizimodu bezala, bizimodua kirola bezala.

Niretzat garrantzitsuak izan ziren momentu horiek, pertsona ezberdinekin elkarbanatu ditut eta horrek eragin du une horiek garrantzitsuak izateaz gain bereziak eta zenbaitetan hunkigarriak ere izatea. 

Askotan, gehiegitan, oso maiz, korrika egin dut bakarrik, neure barrenera begira, barneko lasterketetan galduz edo hobe esanda aurkituz; baina azkeneko nire bi probak balio izan didate pertsona oso garrantzitsuekin elkarbanatzeko sentsazioak eta baita sentitzeko eta sentiarazteko, eta hala ere gaur hauxe esan dezaket: Bakardedean, urruntasunean askotan hain gertu; hain lagunduta, laguntzan, gertutasunean hain urruti, hain bakarrik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario