2012/09/26

EZ... EDO BAI...

Utopiak utopia bizitza aurrera darrai, egunak pasatzen doaz eta noizbehinka, gaurko moduan, ezetzaren egunak heltzen dira. Ez dira jadanik ohikoak zorionez, baina noiz edo noiz hemendik, begien aurretik, pasatzen dira. Galderen erantzunak ez dira, korrika egiteko ahaleginetan giharrek ere ezetz diote, gonbiteak ezezkoak dira, jarrerak, negatiboak...

Behingoz, lanean murgildu eta irrifarren tartean galdu egingo naiz. Dantzak, pelikulak, jolasak, partidak... Ilusioak, irrifarrak eta... eta bai. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario