Lehenengo aldia lasterketa honetan parte hartzen nuena, lehenengo proba hain korrikalari gutxiekin, lehenengo erronka San Pedron, lehenengo aldia zeinetan itsasargi bat niretzat bakarrik ez eta pertsona gehiegorentzat protagonista dena nik parte hartzen dudan karrera batean...

Lehenengo aldia Urguleko mutur horretara igo nintzena, berezia izan zen niretzat, oso berezia. Orduan dena irabazteko izatearen garrantziaz ohartu nintzen eta benekizkien beste zenbait gauza ere bizitzeko aukera izan nituen. Irrifarren balorea berriz ere baloratzen, "aLaia" izatearen onura, hemen eta orain bizitzearen irakaspena... Azken finean, bertara, itsasargi horretara, bueltatzea bazen nire nahia eta modu ezin hobean itzultzea otu zitzaidan, lasterketa ezin bereziago baten bidez. Berriz ere hark emandakoa bueltatzeko modu ezin hobean.
Argi dago proba "berexia" izan zela, berezia niretzat bere esanahi pertsonalagatik eta berezia berez, bere eskailerengatik, hain aldapa gogorrak izateagatik lehenengo igotzeko eta baita gero ere jesiteko, partaide kopurua benetan urria izan zelako, bere "zozketa gabeko" sariengatik... hainbeste gauzengatik sentitu nintzen, sentitu nahi nintzen moduan.
Akonpainatuta eta era berean nire bakardedean korri egiteko aukera izan nuen eta horixe zen berez nahi nuena, erronka bat besteekin, lasterketarekin, baina batez ere, lekua, egoera, bizi eta sentitzeko aukera izatea, eta halaxe izan zen. Magikotasunaren magia bizi nuen.
Probaren sentsazio fisikoak? kasu honetan gutxi inporta dute (http://www.herrikrossa.com/clasificacion_faro_san_pedro.htm ), egun horretan garrantzia izan zuena beste behin ere, barneko lasterketa izan zen, sentsazio eta sentimentuen lasterketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario