2017/10/28

3 HONDARTZETAKO KROSA 2017


Aurtengo lehenengo test zuzena Behobiara begira ezin izan zen hobeto atera: Inoiz egin dudan lasterketarik azkarrena km bakoitzeko batazbestekoa begiratuta (4:45), inoiz egindako markarik onena 10kmtako lasterketa batean (47:34), sentsazio ezin hobeak... 

Ez zen lasterketa hau nire gustokoen artean sartzen, baina bost bat urte pasa eta gero, karrera berdina ezberdin aurkitu nuen; eta ezberdin gainera, hobera esan nahi du, askoz hobera: Agur Aquariumeko eskailerak eta agur hasieran sortzen ziren tapoiei behar bezala korrika egiteko. Denboraren araberako kajoiak sortzea ikaragarri hobetu du lasterketa. Gauza txikiak berriz ere hain handiak.

Nire bidai hoberenetan honetan diodan bezala, oraingo honetan esan beharra daukat ere: bueltatuko naiz!

No hay comentarios:

Publicar un comentario