2011/09/23

SENTIMENTU HILEZKORRA

Etxe txuriz betetako herria, bere kupula urdin eta guztiz. Itsasoa, mendiak, herrixkak... munduko ilunabarrik hoberana, politena omen duen irla; perfekzioa urratzeko gai diren pasaiak. Han, goi-goitik dena ederra ematen du, maitagarrien ipuinetatik ateratako irudiak bezalaxe, eta bera... eta ni, amildegiaren hertzean geundela jakin gabe... zeinen errez erre nion bihotza hildako sumendiaren krater erdian egonda, galdarari begira egonda.

Handik eskapatzeko gogo biziz, sufritzen, sentimenduetan harrapatuta, malkoetan itota, erabat beldurtuta... zenbat aldiz pasako zait begien aurretik zure aurpegi izututa, zure bizitza, nire bizitza, galtzeko arriskuan ikusi nuen, han gela puta hartan, arroka nazkagarri horietan... ta orduan ni zure baitan, zu nire baitan... ta gaur, ta gaur ere bai... Zeinen erreala den mina eta ez, ez. Ez dut sinisten, gaur ez, hainbeste dago, denborak ezin duela ezabatu. Dena eman didazu, dena. Dena. Dena. Ta gaur ere nitaz dena duzu...

Ematen duenez denak dauka bere zergatia eta dendaz denda geundela hor entzun genuen, ta gaur arte jakin gabe iskutuko mezua... eta gaur arte jakin gabe deus ez... eta gaur arte... gaur ere hilezkorra dirudi...

No hay comentarios:

Publicar un comentario