Gaur berriro ere zentzugabea, moldakaitz, nahaspilatuta, hutsa, bakarrik, triste bihurtu naiz eguzkiaren azkeneko distirek zerua urdinetik, gorrira eta gorritik beltzera bilakatzen zuten bitartean. Irriak eta malkoen arteko borroka eman da, norberan eta elkarren artean, baina gaur agian lehendabizikoz etxetik kanpo jolastu dut, lehenengoz faboritoa ni ez naizela sentitu dut. Nire barrunbe beroek bere laguntza hotza jasan dute nigan kortozirkuitoa eraginez.
Bidezkoa da eta badakit, hori agian bada okerrena, baina nire alaitasuna, nire poztasuna ahaztu dut, nonbaiten galdu dut, Egeo inguruan agian gainera ni amildegitik botata. Bidezkoa da bizitzari uko ez egitea, nik eragindako zulotik ateratzea. Bidezkozkoak, nola ez, irrifarrak. Bidezkoak sentimentuak, era batekoak zein bestekoak. Bidezkoa bide egitea. Bidezkoa maitenmintzea. Bidezkoa dena! baina ni? ni?! noizko ni? nahikoa da! itota beste behin! ezin dut gehiago!
Berriro ere zentzugabea, moldakaitz, nahaspilatuta, hutsa, bakarrik, triste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario