Gau bat lo egin gabe, zabaira begira. Hitzak nire buruan ohiartzuna sortzen behin eta berriz, erantzun ezak, isiltasunak, galderei erantzuten hasi dira. Sentitzen dut, uste dut badakidala, berandu da... Hoztasunak izoztu du nire bihotza ta nire taupadak harri batenak izango balira bezalakoak dira.
Esan nizun, banekien damutu egingo nintzela... banekien! banekien... Inoiz ez naz seguru egindakoaz, bai edo ez galdetu zenidanean ere, ez nengoen zihur, baina ezin nizun kalte gehiago eman, ezin nuen zure mina areagotu... Eskatu zenidan zure bizitzatik ateratzeko hilabete batzuk edo agian bizi gustirako, zu ere nire bizitzatik aldenduz, eta errespetatu nuen, ez nuen beste zereginik, nire errua izan zen, onartu besterik ezin nuen egin. Tartean bidean... bidean jakin nuen behar zintudala, nire bizitza zu zarela, zu behar zintudala baina ezin esan, ezin deitu, ezin idatzi... Itxoiten nengoen batera egon arte dena begietara begira esateko... baina ezin... ezin dut gehiago!
Maitte zaittut Izaro eta zure maitasuna berreskuratzea gustatuko litzaidake... Berandu da ezta?
No hay comentarios:
Publicar un comentario