Eguzkiaren berotasunean malko goxoen dastaketa, begirada biren arteko maitasuna, proiektu berriei buruzko hizketaldia eta ezin hobeagoa izan zitekeen besarkada batekin agurra.
Oiartzundik atera gabe, berreskuratu dut musikaren balioa. Musikaren bitartez sentimenduak norbera eta besteen barrunbera heltzen orain dela gutxi ikasi nuen. Musikaren balioa ezagutu nuen eta gutxien espero duzunean, hor azaltzen da doinu zehatz hori, sentimenduekin batera.
Zure maitasunaren handitasunak gogorarazten dit hain txikia izanik zenbat maitte zaittudan.
Eta bidaiak jarraitzen du aurrera, eta hara gauzak nolakoak diren, Berrizera heldu, pare bat aldiz bozina jo eta hortxe azaldu da Eñaut Elorrieta gogorarazteko malko haiei esker orain itsasoa garela eta beti izango garela.
Ba horixe, handitzen handitzen, ari naiz handitzen txikia izanik, asko maitte zaittut. Bi begi ikusteko, bi belarri entzuteko, ahoa dastatzeko... bihotza? bihotza... zu maitatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario