2014/06/09

PAUSOTXOA EZER EZARA... DEN-DENERA

Irrifar eta ontasun berriak zenbaitetan zaharren eskutik emanda datoz, gutxien espero dituzunean, begi aurrean azaltzen dira nahiz eta zenbaitetan ikusi ez.

Bi eguberri pasa dira egun hartatik. Orduan fijatu bai baina konturatu ez nintzen egin. Garunaren txoko batean gordeta utzi omen nuen irudi hura eta ematen duenez bihotzaren txokotxo batean ere. Beldurra izan zen orduan poztasunetik urrundu zidana, harri berberean estropuz egiteko beldurra, hain zuzen ere. Baina izu hura alde batera uzteak, superatzeak, eraman dit ere poztasun hura berreskuratzera.

Argi dago inork ezin duela esan sentimendu horren iraupena noiz arte iraungo ote duen, hala ere, disfrutatzea eta itxaropenez etorkizunera begiratzea ilusioa eragiten du. Bihotzak tiratzen du gorputzaz, baina kasu honetan ezagutzek, esperientziek, bizipenek badute bere tokia egoeran eta horrek beste ardura batekin jokatzea eragiten du. Hegazkinetik bota den mutilaren emozioak betetzen nau, jausgailua daraman gizonaren zihurtasunak inguratzen nauen moduan.

Eman dezagun beraz beste pausotxo bat  aurrera bizitzako bide honetan eta ea halako batean oin azpitan ezer eza aurkitzen dugun, den-denera lotuta, sabel aldean tximeletak sentitzeko eta sentiarazteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario