2014/08/25

DOS BODAS Y NINGÚN FUNERAL

Iluntasun handienean askotan sortzen ohi dira argi eder eta disdiratsuenak. Ohean barneratzean eta begiak ixtearekin batera heltzen da maiz dena garbiago ikusteko unea. 

Larunbat gauean, beste edozein gau izan zitekeen baina izan ez zen gaua izan zen. Hortzak garbitu, arropaz aldatu, argiak itzali eta handik gutxira etorri zen niregana logalea eta berarekin batera ametsak, edo hobe esanda, ametsa. Iskutatu gabeko iskutatutako "etorri" bat, beraren bihotzean sortutako desirak hitz bihurtuta beste baten ezpainetan, lagun on baten ahoan. Deiari ezin uko egin, ezta nahi ere. Izatekotan, justo kontrakoa, deia zen nire nahia, nire desira, beraz, irrifar doterenarekin jantzita amesten jarraitu nuen.

Ia konturatu gabe, hantxe nengoen, hiri eder horren bihotzean, nire bihotzaren taupaden erritmoa jarraituz, haren bihotz ederraren zain. Bihotz, bihotz, bihotz. Eta bihozkada bati lotuta ametsari tinko eustea erabaki nuen zergatik oso ongi jakin gabe, edo agian bai, ametsa amesteko balio zitekeen eta. Orduan jarri zen lehergailuaren atzerako kontaketa martxan, haren burrunb(d)a esnarazteko arriskua gertu ikusi banuen ere, nire lo sakonenean barneratzen lagundu zidan azkenekoz. Bapatean eta oso ongi jakin gabe hezkontza batean ikusten nuen neure burua dantza egiten, jendeak "zorionak zuri" abesten zidan bitartean eta handik gutxira beste batean agertu nintzen irrifar ederrez inguratuta eta izugarrizko oturuntzaz gozatzen. 

Ametsa aurrera jarraitzen zuen, irrifarrei begiradak gehituz. Historio polit horren narratzailea laguna zen, kardiologoaren emaztegaia, eta ezin zen beste modu batera izan; bihotz hura sendatzeko esku hoberentan egotea ezinbesteko zen, hil ala biziko ebakuntza horretatik ateratzeko, profesional oso on baten eskuetan izatea arrakasta izatetik gertuago egotea esan nahi zuen. Eta baita horrelaxe izan ere. Besarkada batekin heldu zen kirofanotik ateratzeko unea, UCI-tik agurtzeko momentua eta, jadanik ez amets berriak sortzeko, baizik eta amets horri tinko eusteko eta jarraipena emateko, esna mantentzeko betikotasunean lo egon nahi dut, amesten.

Bizitza amets bat izan daitekeelako, beti bezain ongi eginzazu lo eta inoiz bezain indartsu bizi itzazu zeure ametsak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario