2014/08/14

JAIO GABE BIZITZA EMANEZ

Osaba Andoni:

Laister iritsiko naiz. Hasi entrenatzen futbolean eta igerilekuan.
Nik bitartean, hemen barruan igeri egingo dut eta ateratzean dakidan guztia erakutsiko dizut.
Erreala ikustera ere eraman behar nauzu, baita zure bizikleta berriarekin bidegorritik ibiltzera.
Lasai, dena ez da kirola izango. Siesta ere elkarrekin botako dugu eta ama eta aita afaltzera ateratzean zurekin lo egingo dut. Es kezkatu, pardelak aldatzen laister ikasten da.
Amatxok badu gordeta Erregeek ekarritako txupetea. Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi REAL!
Ze ondo pasako dugun elkarrekin!!
Muxete handi bat!
Ibon Vidaurreta Jiménez

No hay comentarios:

Publicar un comentario