2011/11/25

GARAILE IZATEAK EZ DIO INORRI ARRAZOIA EMATEN...

"20 N " famatua pasa da ta nik uste heldu dela erreflexio eguna "ospatzeko" . Askotan esaten digute, Bozketa aurreko eguna oso garrantzitsua dela gure bozka erabakitzeko, pentsatzea oso ondo etortzen zaigula egun horretan, baina nire ustez hurrengo eguna edo erderaz gaizki esaten den bezala "el día después" aurrekoa bezain garrantzitsua da.
Ondorioak ateratzeko momentua da eta emaitzak baloratzeko, eta baita ere gaizki egindakoaz damutzeko eta ongi egindakoaz norberak bere burua edo baita ere ondokoarena, zergatik ez, zoriontzeko.
Goazen beraz emaitza objetiboak ikustera.
Espainia
                                                                                                                                      

Gipuzkoa

Lehenengo puntu adierazgarria argi dago PP-k Irabazi ditu hauteskundeak Espainian, ta beraz esan daiteke, berez irabazi duela, bera dela txapelduna, baina argi dago zerikusi gutxi edo bat ez duela Euskal Herriko egoerarekin eta hare gutxiago Gipuzkoako mapa politikoarekin eta ondorioz bertako soziologiarekin.
Alderdi ekonomikotik egia esanda ez dakit irakurmenen bat egin daitekeen, azken finean, nire ustez, euroaren barruan egonda Bruselatik, edo agian Merkel eta Sarkozy-ren etxetik kontrolatzen dela dena esan daiteke. Hala ere ematen du argi dagoela hauteskunde hauetan pisu handia eduki duen puntua izan dela, eta esango nuke PP-k irabazteko baino, PSOE-k galtzeko balio izan duela. Imaginatzen dut Patronal guztiak poztu direla emaitza orokorrengatik, baina argi dago sindikatuek ez dutela berdin pentsatuko ezta gutxiagorik ere eta greba bat baino gehiago bizitzea tokatu izango zaigu.
Dena dela ni gehien bat egoera sozialari begiratzen diot bozketa emateko garaian eta egia esanda PP gobernuan egoteak ez dut uste etorkizun oparo batetara eramango gaitunik arlo horretan. Osasunaren pribatizaziora jotzea esperantza gabe utzi gaitzakeen Esperanza Aguirreren modeloa eredu bihurtzeak ez nau batere erakartzen. Eta Hezkuntzan berriro ere aldaketak inongo kontsensorik gabe emango direla seguru nago, ezertarako balioko ez duten eraldaketak, ta niri pertsonalki, azalean sufritzea tokatu zaizkitenak gainera. Gure lurrek ere jasan beharko dute gobernuaren eskua, ez dut uste PP-k oso politika berdeak eramango dituenik. Zer gertatuko da Garoñarekin? Argi daukat aholkulari nuklearrak oso pozik egongo direla eta ez nuke gutxiago esango makrohotelak itsasertzean egiteko asmoa errekuperatu duten eraikitzaile enpresa guzti horietaz.
Eta gure herrian zer gertatuko da? argi dago Amaiur eta Alderdi Popularra ideia antagonikoak dituzten taldeak direla eta ez dut uste horrek laguntza handia suposatuko dion gure lurraldeari. Bakea heldu da eta POLITIKA letra larriz egiteko ordua heldu da. Ezin dut ukatu oraingoz zalantzak dauzkadala Aimaiurren barruan dauden zenbait agenteen ekintza positiboetaz eta zalantza baino gehiago oso konfidantza gutxi PP barruan daudenetaz. Ez dut uste erreza izango denik Aieten markatutako pausoak aurrera eramatea eta Patxi Lópezen dekalogoa ere Rajoyren ikuspegitik urrun ikusten dut... ez zait iruditzen Espainako gobernu berria prest egongo denik elkarrizketa prozesu bat hasteko.
Argi dagoena nire ustez, Euskal Herria errealitate ezberdin bat bizi duela Espainarekin alderatuta, mapa politikoak ez dauka zerikusi handirik. Ez zait batere gustatu gehiengo absolutoa bat ematea, hare gutxiago PP-ren aldekoa izatea, baina gehiago sumindu nau bipartidismoaren aztarnak mantendu izanak. Baten batek 15-M mugimendua eta "boterea" ikusita agian noizbait amestu zuen horrekin bukatzea baina argi dago horren menpe bizi garela eta "Spanish Revolution" hori, baloratzekoa izan bazen ere, ez duela bere helburu garrantzitsuenatako bat lortu. Rosa Diez-ek nahi duena esango du baina alderdi-bitasunaren aroa zoritxarrez ez da bukatu. Hala ere, bi errealitate positiboekin geratzen naiz hauteskunde hauetan: Kongresuan inoiz baino alderdi gehiago egongo dira ordezkatuta eta Euskal Autonomi Erkidegoan dagoen egoera politikoa plurala eta erakargarria dela uste dut, nahiko nukeen baino eskuindarragoa, baino plurala eta erakargarria; Araban PP-k agintzen du, Bizkaian PNV-k, Gipuzkoan BILDUk eta Eusko Jaurlaritzan PSOE-PSE.
Baina ezin ukatu niretzat hauteskunde honetan penagarriena izan dena eta oso gutxiri entzun diet honetaz hitz egiten eta entzun diedanei, gainera eta zoritxarrez, beste batzuen artean Euskaldunoi errua botatzeko gure bozka besteena baino gehiago balio duela esanez, hala izango balitz ez dut uste EH-ko eta Espainiako mapa elektorala hain ezberdina izango zenik... Baina esandakoa, nire ustez penagarriena zera izan da: Hauteskunde-legea. Ez dakit zein puntura arte justua ote den ordezkaritan islada ez edukitzea IU, UPyD edo EQUO  bezalako alderdiek zenbait talde baino bozka gehio izan dutela. Lege elektoral honek argi eta garbi bi alderdi indartsuenen eskura dago eginda, bozka asko eta asko galtzen direlako barruti txikietan, probintzietan azken finean. Nire ustez askoz bidezkoagoa izango zen barruti bakar batean zenbatzea bozkak eta ez probintzietan. Hau emango balitz emaitza guztiz ezberdina izango litzake, gehienbat gehiengo absolutua PP-k ez lukeelako irabaziko eta bi alderdi handien indarra hainbestekoa izango ez zelako eta gainera alderdien ordezkaritza anitzagoa izango zen, eta ondorioz, parlamentuak gure gizartearen antza gehiago edukiko luke.
Elecciones 20N: Así quedaría el Parlamento si todos los votos valieron lo mismo

Dena dela eta ahaztu ezin duguna bada zoriontasuna dela helburu eta ondorio garrantzitsuena bizitza honetan, hori dela eta batzuei emaitza hauek pozteko eta garaile sentitzeko balio izan badiete... On egin! Agian egun batean ni ere politikoki txapeldun sentituko naiz... Beste Utopia bat?

No hay comentarios:

Publicar un comentario