2012/01/14

HARRESIAK HAUTSIZ, GARRASI EGIN

Umeen gauzak... zein polittak diren umeen gauzak, ezta? irrifarra, poztasuna, inozentzia, ilusioa, inozokeria... neuretzat, maitte dudan edozeinentzat, desiratuko nituzke umeen gauzak. Umeen gauzak... Ains! Umeen gauzak!
Astea pasa denean, zaila egiten da atzera begiratzea eta, nahiz eta umeetaz inguratuta egon, umekeriak nire inguruan oroitzea; helduen gauzak baino ez ditut ikusten, heldu gabeko helduek eragindakoak eta zoritxarrez helduegiak diren umeak sortutakoak.
Gu geu osatzen dugun gaur egungo gizarteak akats larri bat du: Denok denetatik dakigu eta guztiok daukagu iritzia emateko gogoa gaiari buruz ezer gutxi dakigun arren; eta agian larriena dena, denok kritikatu dezakegu, kritika hori, eraikitzailea baino, suntsitzailea bada ere. Askok uste dute era horretan hobeto daudela; batzuk ere, besteena gutxiesten, norberarena hobea dela sinisten dute eta ez dira konturatzen besteak izorratuta uzteaz gain, haiek ere zoritxarrekoa bihurtzen dutela bere burua, eta zenbaitetan ere, berez maite duten pertsonena ere.
Buruhandia eta hain txikia oraindik izateko gogoa berriz ere azaldu da uste nuena baino bizkorrago. Noizbehinka agertzen den zarata, euria entzuten uzten ez duen hori, bueltan dator espero nezakeena baino goizago.
Dena dela, aurkitu dut neure modua gor ez gelditzeko (batzutan ideia txarra iruditzen ez zaidan arren), guzti hau berrasmatzeko maitte nauen jendeagatik, hemen beti egongo den jendeagatik, begiratzen nauten guzti horiengatik, irrifarrengatik... neronengatik: Harresiak hautsiz garrasi egitea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario