Ixabel Belar Olabarria
Bergara-Angiozar (1914)
Biografia
Bergarako Angiozar auzoko Goimendi auzuneko Gontzarrikoa baserrian jaio zen. Aita etxekoa zen eta ama Bergarako Agerre baserrikoa. Gazte hil ziren senar-emazteak eta bi seme-alaba utzi zituzten. Zazpi urtetik hamalau urtera arte Angiozarreko eskolan ikasi zuen, Katalina maistra uberarrarekin. 18 urte arte baserrian egon zen. Lehenengo Lasa jatetxean, gero Donostian eta Madrilen ("Conde de Llobregat"en etxean) jardun zuen neskame bezala. Gerra hasi zenean etxera itzuli eta gerraostean Bergarako Artetxetarren etxean jardun zuen neskame ezkondu zen arte. Angiozarko Zulueta Gaineko Gregorio Altuberekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten.
Gerrako kontuakBergarako Angiozar auzoko Goimendi auzuneko Gontzarrikoa baserrian jaio zen. Aita etxekoa zen eta ama Bergarako Agerre baserrikoa. Gazte hil ziren senar-emazteak eta bi seme-alaba utzi zituzten. Zazpi urtetik hamalau urtera arte Angiozarreko eskolan ikasi zuen, Katalina maistra uberarrarekin. 18 urte arte baserrian egon zen. Lehenengo Lasa jatetxean, gero Donostian eta Madrilen ("Conde de Llobregat"en etxean) jardun zuen neskame bezala. Gerra hasi zenean etxera itzuli eta gerraostean Bergarako Artetxetarren etxean jardun zuen neskame ezkondu zen arte. Angiozarko Zulueta Gaineko Gregorio Altuberekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten.
Eskolarako bidea
Osorik ikusteko klikatu hemen
Aupa Andoni!! Hau sorpresa!!
ResponderEliminarEz dakit nor zaren baña, Ixabel nire amama da ta altzuan daukan mutikotxoa nire iloba!!
Gure amamakin ezin harroago egon!! Eskerrik asko! :P
Kaixo Miriam!
EliminarAspaldiko! Andoni naz, Izaron mutil ohia. Espero dut dana ongi joatea. Aizu, ederra zure bloga ta ederragua bere filosofia. Zorionak.
Eta, jakina, zorionak handiago bat zuen amamagatik, aspaldi ez naz berarekin egoten baina aurrekuan, facebook bidez, bere argazki bat ikusi nun ikurriña eskutan hartuta Itzuliko txirrindulariei animatzen. Grande... sin duda muy grande.
Besarkada handi bat berari nire partez eta eskuminak familiako gainontzeko guztiei. Ez zaituztet ahazten,
Ikusi arte! Zoriontsuak izan!
Jope Andoni!!
ResponderEliminarZelako sorpresa!!! Aibalaletxe!!!
Ene! Ene!! Zer moduz bizi zara?
Pozten naiz halago modu "xelebrean" topo egin izanaz!! Jijiji!!
Jarraituko zaitut ta familiakoeir eskuminak emango dizkiet zure partez.
Muxuak ta ondo segi!