2012/08/17

DONIBANE GARAZI - RONCESVALLES

Hasten da jardunaldia, aspaldian nire buruan zebilen eguna. Argiak pizten hasteko "Xanti bidearen "lehenengo" etapa" egitea nahi nuen. Saint Jean de Pie de Port-etik atera Roncesvallesera heltzeko asmoarekin. Ez dira kilometro asko, 25 bat agian baina hori bai gehienak malda gora.

Donibane Garazin egotea majikoa ematen du, ipuin batetik ateratako herri bat dirudi, benetan polita, bertan argazki pare bat atera eta bidoia urez bete eta pedalei eragiten hasten naiz.

Etaparen laburpena egitea benetan erreza da, lehenengo kilometro batzuk nahiko lauak berotzen hasteko, mugara heldu eta hortik aurrera gora, gora eta gora 1.000 metrotatik gora aurkitzen den Ibañetako gailurrera heldu arte eta hortik aurrera bizpahiru kilometroko gozamena Orregara heldu arte.

18 kilometroko igoera, benetan gogorra, hasieran oso ondo sentitu naiz, Valcarlos-Luzaidetik ikaragarri ondo pasa naiz, banekien maldak gogorrak zirela baina sentsazioak onak izan dira. Poliki-poliki aurrera jarraitu dut eta indarrak ia konturatu gabe desagertzen joan dira eta mendateko azkeneko kilometroak luzeak egin dira, benetan gogorrak, azkenaldiko kurba bakoitzean mendatearen gianekaldean dagoen Roldanen harria ikustearekin amesten nuen, baina hau agertzea kosta egin da baina azkenean azaldu da eta pixkat beranduago Orreagako Kolegiata eta baita txistorra bokata ederra eta bi "coca-cola" ere.

"Lehenengo" etapa beteta, lehenengoa izan ez arren. Zirkuloa itxiko duen Saint Jean de Pie de Port konkistatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario