2018/04/04

BEHOBIA 2017

Ia bost hilabete pasa eta gero hemen jarraitzen dut nire Behobia pertsonala eta besterenezina egiten. Kronoa aspaldi gelditu nuen, 1:43:41, denbora ordea aurrera darrai, 4 hilabete, 24 egun, ordu bat, 5 minutu eta segundu bat, bi, hiru, lau, bost... gelditu nahi dut eta oraingoz ezin.

Lehenengo 10km hegan egiteko, ametsa egi bihurtzeko inoiz baino gertuago; baina 2017.eko Behobia oraindik bukatu ez bada, agian azaroaren 12an hasi ez zelako ere bada. Hondarribin, Donibane Lohitzuneko 20.km hartan abiatu omen nintzen Donostiako Boulervard-era, Arraguan bertan entranamenduan jarraitu, Beraungo atletismo pistan segitu eta berriz ere etxe parean, erbia bere "1:40:00" pankartarekin bat, urrutiratzen ikusi nuen arte, hatzamar puntekin ukitu omen nuen arte. Auskalo inoiz ikusiko ote dudan berriz ere...

Eta orain hemen, entrenamendu espezifikoak hasi nituen leku honetatik, Haldengo etxe goxo zein arrotz honetako sofatik, begirada era berean atzera eta aurrera botatzen dut ezer argi ikusi gabe. Agian aurrez-aurre dudan argia izan daiteke argitasun falta eragiten didana. Horregatik argiari helduko diot eta baita lepotik heldu ere berriz ere amets, helburu, proiektu, agian egi bihurtzeko, 2018.eko Behobiarako izen emateak orain dela 5 minutu eta segundu bat, bi, hiru, lau, bost... ireki dira eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario