2014/01/25

BROWNIE

OSAGAIAK
220 gr gurin (gatzik gabekoa).
120 gr txokolate beltza edo fondant (hau da sekretu bakarra, trufak egiteko txokolate beltza erabiltzea,ez esnedun txokolate arrunta).
4 arrautza
170 gr azukre (azukre hautsa bada hobe)
80 gr irin (gozogintzarako irina ahal bada)
Kafe koilarakada bat legami hauts.
Gatz pittin bat.
100 gr intxaur, hur, almendra edo pistatxo; nahi dena.

PRESTAKETA
Gurina su baxuan ipini urtzen eta txokolatea zatitu. Gurina urtzen hasitakoan txokolatea gehitu eta biak urtu arte eduki sutan. Ondo nahastu biak.
Arrautzak gehitu banaka banaka-banaka orea ondo irabiatuz.
Azukrea gehitu pixkanaka dena ondo nahastuz (eskuz edo irabiagailuz).
Ontzi batean irina, legamia eta gatz pittin bat nahastuko ditugu eta nahasketa hau pixkanaka gehituko diogu aurretik prest dugun oreari.
Labea piztu 180ºtan eta 10 minutuz utzi berotzen, orea sartu baino hamar minutu lehenago piztuta eduki beharko dugu.
Intxaurrak, hurrak, almendrak edo pistatxoak gaineratuko dizkiogu oreari nahi izanez gero eta dena ondo irabiatu ondoren moldera isuriko dugu.
Molde karratua erabiliko dugu brownie pastel hau egiteko, izan ere gero lauki txikitan zatituko dugu. Moldea gurinez igurtzi pastela ez itsasteko (ez irineztatu, bestela txuri geldituko da).
Labean erdi parean sartuko dugu (inoiz ez oso goian) ez baxuegi ez altuegi eta labeko atea ireki gabe bertan edukiko dugu hogei bat minutuz.
Beste 10 minutu utzi labea itzalita dagoela eta gero kanpora atera. Pastel hau ez da asko harrotzen den horietakoa eta orratz batekin zulatuta orea heze egongo da, horrela behar du.
Hozten utzi ondoren (lau ordu inguru) moldetik atera eta zatitu egingo dugu. Nahi izanez gero intxaurrak/gerezi gozoak/marrubi zatituak jar daitezke gainean apaingarri modura edo besterik gabe Nutella edo Nocilla eman gainetik.
On egin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario