2014/01/17

PORRU PASTELA

OSAGAIAK
Porruak
Esnea
Esnegaina
Irina
Arrautza
Gurina
Hostorea
Gatza
Perrexila

PRESTAKETA
Hasteko garbitu porruak eta ebaki Juliana eran, fin-fin. Egosi eta gero gorde itzazu.
Bestetik, besamela egin behar da (irina-gurina-esnea) eta gero nahasi aurretik egositako porruekin. Forratu molde bat hostorez eta labean sartu hau gogortu egin dadin. Semi egina dagoenean bete besamel eta porru nahasketaz. Gainetik beste hostore bat jar daiteke.
Gero, sartu labean 180º tan eta egosi 20 bat minututan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario