2014/01/19

DOWN, SENTIMENDU BAT, UP

Lehiotik barneratuz eguzki izpiak argitzen nauten arren, gertuko desioak begibistatik ihes egiten hasten dira. Ur-jauzi baten beste aldean balira moduan, nahiak lausotzen doaz.
Harea eskuen artetik eroriko balitz bezala, kontrolatu ezinezko erorketa eraginez eta oso ongi jakin gabe zergatik, hondarrezko gaztelutxoa berreraikitzen hasten delarik.
Atzera botatako begiradek oroimenak dakarkite haiekin, eta honekin batera eserleku kulunkarian jarrita ikusiko ote diren etorkizuneko gogoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario