Eta irrifar handi eta eder batez azaldu zen, gertutasuna oparituz, hitz jarioa banderatzat hartuta eta estilo propioz betetako txano batez apainduta. Horrela, konpainia onean, pasa izan ziren seguraski bizitzako 45 minutu motzenak izan zirenak.
Ekialdeko zaporez lagunduta ekia erakutsi zidan, ilargia, berriz ere ilargia, gainean izanda. Elastiko ugarien kolore txuri eta urdinak beti izan badute garrantzia niretzat, une horretan bigarren plano batera pasa izan ziren eta seguraski haientzat ere ehungarren edo milagarren batera ere pasa nintzen ni, ez baitzidaten aukera eman besarkada batez golen bat ospatzeko.
Hipster, Indie edo besterik gabe, estilo propioz egindako bizikleta hartu (txirrinda izan behar zuen ba...) eta Irlandako haizeak arnastea idea egokia izan zitekeen garagardo on pare baten laguntzaz (garagardoa izan behar zuen ba...). Irriak, hitzak, historiak, begiradak, sentsazioak... Irriak. Irria.
Agur edo hobe esanda gero arte bat heldu zen, lo egiteko, betiko moduan ez atsedena hartzeko baizik eta amesteko, eta horrela ametsak ere heldu ziren herbereetara eramanda edo poztasunaren itxoite gelara zuzenean. Auskalo nora, baina amets eginez azken finean. Eta amets horietako baten barruan aurkitu nintzen barneratuta, hutsik zegoen zine areto baten barruan. Hutsik eta era berean hain beteta, pelikularen protagonismo osoa irrifar handi eta eder bati eskeiniz.
Desirak, azken finean, atzoko utopiak, gaur egungo errealitateak izaten berriz ere, eta auskalo une honetakoak ere egi bihurtuko ote diren etorkizuean... hala bada, aitzaki ederra izango dut sudurra nik ere goxo-goxo ikutzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario