2011/12/10

ARRAROAREN ISILTASUN ARRAROA

Egunak pasatzen diren heinean gero eta arraroago sentitzen naz... lehen berexia nintzan, xelebrea, baina denbora batetik hona gero eta arraroago naizela iruditzen zait. Sinonimoak direla esango luke baten batek baina nik beste esanahi baikorragoa ikusten diet xelebre eta berexi hitzei arraro hitzak ez duena.

Bi egun besterik ez dira pasa bueltarik gabeko zoriontasunerako bidaia egiten hasi nintzenetik eta batzutan ataskatuta egongo banintz bezala ikusten dut neure burua. Dena mantsoago doala uste dut bere hitzak, gure hitzak falta bazaizkigu. Miota aldera oso azkar dihoan arren oso mantso, ia geldirik doala ematen duen kotxe batean joatea bezala da zenbait momentutan; eta barruan isiltasuna besterik ez da entzuten... ez ohiko isiltasuna berarekin egonda...

Hala ere, garrantzitsuena ikusteko gai izan behar naiz, izan behar gara, kotxea aurrera doala, uste duguna baino azkarrago, eta zoriontasuna gero eta gertuago dago, batzutan parez pare dagoen eguzkia ikusten uzten ez digun arren, hor dago... zergatik ez... hemen dago. Bidea egitea ere bada zoriontasuna.

Berexia, xelebrea izan nahi duen arraro batek esana...

No hay comentarios:

Publicar un comentario