Beharbada nahiko berandu nire bizitzan suposatzen duenarentzat baina heldu da blogean bere espazio edukitzeko garaia. Baten batek pentsa dezake etiketa propia eduki beharko lukeela, baina nik ez daukat inongo zalantzarik, errealak "bihotzetik" esaten duen atal horren barruan egon behar du duda barik, odol txuri-urdina punpatzen duen bihotz horren barruan.
Gaur egun erreza izan daiteke errealari buruz hitz egiten hasteko, bai, argi dago, azkeneko bi partidak, deskontuan irabaztea aisago bihurtzen duela gure taldeari buruz hitz egitea, baina nik gaur ez dut horretan zentratu nahi, gainera horiek, emaitzak, niretzat ondorioak baino ez dira, helburua ere ez dira zergatik izan behar; Gaur goraipatu nahi dut ekipo eta zaletuen artean dagoen harremana.
Atzo hasiera batean ez zen partidurik egokiena nire hilobak Anoetara eramateko, ez nuen uste giro oso ona egongo zenik entrenatzailearen inguruan zeuden zalantzak ikusita, baina erabat konfunditu nintzen, guztiz! Atzo ulertu nuen, ia hogeita hamar urte eta gero, bereziak garela, onerako eta txarrerako. Beti pentsatu izan dugu afizioak taldea animatu behar zuela, atzo ulertu nuen odol txuri urdina daramagunontzat alderantziz dela, ekipoak animatu behar gaitu, transmititu behar digu eta hori ematen bada, geu ere ematen diogu, erantzuten diogu, berriz ere transmititzen diogu, harmailak eta belardia, Anoeta osoa bat izanda.
2 Ekipoa + Zaleak = Real
No hay comentarios:
Publicar un comentario