Gaur sekretutxo bat desegiteko gogoekin esnatu naiz, nire zoriontasuna handitzeko konpartitu nahi dut hasiera batean igande txepeltxo bat ematen duena, nola bihurtu igande irrifartsu eta pozgarri bat hurrengo dekalogo honekin:
1.- Ez afeitatu eta ez dutxatu.
2.- Irakurri dozena erdi egunkari interneten, Twitteatu, Blogeatu, kanporatu zoriontasuna idazmenaren bidez eta barneratu zoriontasuna bertara doan bidai batean irakurmenaren bidez.
3.- Maite duzun pertsona horren "egun on" bat jaso.
4.- Jantzi elegante gimnasioko fashionena izateko, bertan izerdia bota eta bitartean erronka berriekin amestuz.
5.- Dutxatu, orain bai, eta "perro-flauta" baten moduan jantzi herriko ziztrinena izateko.
6.- Bapo gosaldu txokolateakin, laranja zuku bikoitz batekin eta batez ere urre likidoz edertutako tostada pare batekin.
7.- Berezia izan daitekeen, egunero ez daukazun, ikuskizun batetaz gozatu, feria bat, liburu azokatxoa edo txerri egun bat adibidez, zoriontasuna jasoz eta batez ere emanez.
8.- Lerdea botatzeko siesta batetaz gozatu.
9.- Errealaren partiduaren zain egon gero gozatzeko.
10.- Maite duzun horren "gabon" on eta goxo bat jaso.
No hay comentarios:
Publicar un comentario