2011/08/29

ILUNTASUNAREN BAKARDADEAN

Zeinek esan behar zidan niri goizeko bostetan pantaila baten aurrean egon beharko nintzenik, hartz lotia lo egin ezinik... sinistezina. Bidea aurrera darrai eta gaur, orain, inoiz baino bakartiago eta azkeneko hilabetean bezain iluna. Ez dakit gainera ez naizen galdu, askotan eman ditut atzera pausuak baina orain iruditzen zait galdu egin naizela, ez dakidala aurrera edo atzera nihoan edo oraindik okerrago, bide onetik noan edo ez.

Agur asko bizi izan ditut azkeneko hiru astetan, gehiegi. Uste dut ezingo dudala ahaztu inoiz orain arte bizi izandako gogorrena; han bere herrian, geltokian, autobus geltokia baino gehiago denboraren geltokia izan zen horretan, erloju guztien orratzak geldiarazi zituen besarkada sentikor bat eta gero, atea ireki eta aldendu zen nitaz, etxean zituen arropa zaharrenekin baina beti bezain guapa, txuriz jantzita, bai. Eta hantxe, maldan gora joan zen nik kontrako bidea hartzen nuen bitartean. Oraindik ere hemen, nire begien aurrean ikusten dut behin eta berriro, lausotuta hori bai, malko-jauzi baten atzean egongo balitz bezala, burua biratuz atzeraka, niregana begiratuz, beldurtuta, izututa... Norbaitek ez badu horrelakorik merezi bera da.
Baina gaurkoa... gaurkoa ezberdina izan da, gaur behin eta berriz atzeraka begiratzen dabilena neu naiz. Niretzat agur bat baino gehiago izan da, ikusi arte bat iluntasun honetan itsu egonda. Poztasuna eragin didan bere aurrera pausua, goibeltasunean murgildu nauean nire galera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario