Kostata baina Vienatik behingoz ateratzean, Danubio erraldoia ikusteko aukera suertatu zen. Bera izango zen ordutik aurrera, "VidaYa" osoan zehar gidatuko ninduena. Donau-Auen parke nazionala gurutzatu behar izan nuen konturatu gabe Esloveniara heltzeko. Inongo kartelik ez zidan ongi etorria eman, inongo banderarik ez zidan erakutsi herrialde berri batean sartzen nintzenik. Geroago, hosteleko harreran zegoen neska ezin jatorragorik azaldu zidan bezala, bertan mugak nahiko galduta daudelako gaur egun, nazioaren kontzeptua nolabait gaindituta omen dute edo ez diote garrantzia ematen.
Heldu eta berehala, Bratislavak erakutsi zidan ez dela beste munduko ezer baina pena mereziko zuela hiri hura ezagutzeak. Benetan ederra den hirigune zahar bat du eta hain ederra ez den zonalde "modernoago" bat eta era berean kutsu desfasatua erakusten duena; nolabait esateko, usai sobietarra somatzen da bere eraikin dexentetan eta beste edozeinen gainetik, bertakoek deusezten duten, Most SNP zubian.

Bista haietaz gozatu eta gero, alde zaharrera jeistea derrigorrezkoa da, aldez aurretik mendixka horren magalean gelditzen den beheko auzora bisitatxo eginez, kutsu alternatiboa duten denda eta batez ere, tabernak baitaude. Egia esanda, Bratislavan, kafetegi ugari badute toke ezberdin eta alternatibo hori, zenbaitetan, zehozer hartzeaz aparte liburuz inguraturik aurkitu zaitezke erdi liburutegi erdi kafetegi diren lokal ugari daude eta. Eta ildo horretatik jarraituta, deigarria da plaza batean dagoen pianoa, edozeinek jo baitezake, ordura arte ikusi gabe nengoen piano "publiko" bat. Zoragarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario