2015/10/24

ZUMAIAKO HERRI TRIATLOIA 2015

Bide guztiak lehen pausu batekin hasten direla esaten da eta aurten ere eta hirugarrengoz, lehen pauso hori Behobiarako bidean, Zumaian emateko prest. Oso ongi antolatutako proba eta niretzat jadanik zapore tradizionala duena, sentsazio onak uzten didan erronka.
Beti korrika saioa izaten da gogorrena niretzat eta aurten, ordea, hobe sentiarazi nauena izan da, bizikletan "Maik" inseguridadea transmititu dit bere egoera mekanikoarengatik eta igerian, entrenamendu ezak, mantsoegi joatearen irudia utzi dit. 
Pozik eta arazo fisikorik gabe lehenengo pausua emanda!


http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=176

No hay comentarios:

Publicar un comentario