2015/10/24

MUTRIKUKO SPRINT TRIATLOIA 2015 - GIPUZKOAKO TXAPELKETA

Zalantzaz beteta baina ausart aurkeztu nintzen Mutrikun larunbat hartan. Nahiko nukeen baino entrenamendu gutxiagokin eta nahiko nukeen baino adore gehiagorekin. Aurreko urtean neure buruari esan nion, gutxienez urtean behin neoprenoa erabili beharko nuela eta Leurtzako urtegian jartzen utzi ez zidatenez... 

Arrailik gabeko Ibonen kasko batekin eta Nicolen Ridley-rekin, abiatzeko prest nengoen 99. dortsalarekin, bihozkada bat suposatu zuen zenbakia. 

Igerian luze eta, batez ere, ikusmen gutxirekin zenbait momentutan eguzkia aurpegiz ematen zuelako saioaren bukaeraldean. Lehenengo transizio luzegia bizikletan sufritzeko aukerari paso eman zion, Debara arte ederki, disfrutatzen, Calvariotik gora mantsoegi eta eskerrak emanez plater txikiari eta aurreko astean bezala korrika, malda goran izan ezik, hobe, beste gauza batzuen artean, animatzen egon ziren boluntarioei esker. 

Gipuzkoako lehenengo ehunen artean. Ez da ezer, hainbeste bada...

http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=172

No hay comentarios:

Publicar un comentario