2015/10/15

XVIII. ULTZAMAKO TRIATLOI KROSA

BIZI! BIZI! BIZI... zehozer nire baitan barneratu badut azkenaldian horixe izan da, BIZI behar dela eta batez ere, BIZI nahi dudala, letra larriz, eta horren harira aurkeztu nintzen behingoz abuztuaren 15ean Larrainzarren: Ni neu BIZItzeko eta nire barrenean BIZI den aitonaren izena eta izana BIZIarazteko.

Iaz gogokin geratu nintzen, egiteko zorian izan nintzen baina aurten aurrera pausua eman eta sakanara bota nintzen. Prestakuntza gutxirekin, kilo gehiegikin baina gogoz eta sentimentuz betea jauzi egin nuen auskalo nora. Eta "nora" hori, igoera potente xamarra izaten bukatu zuen, Urrozko urtegi magikoan egindako zauri sakon bat, bizikletan egindako bide luzeegi bat eta ni sufritzeko herri barrenean egindako zirkuitu bat suertatu zen. Guzti hori eta familiaren bultzada eta irrifarra, gainditzearen islada, pausu berri ugarien lehenengoa eta batez ere izandakoaren ororimena eta izango denaren esperantza.

http://www.rockthesport.com/evento/2015_tri_crosultzama/clasificaciones

No hay comentarios:

Publicar un comentario